INDARKERIARIK GABEKO KIROLARENTZAKO TELEFONO ZENBAKIA
Gure babesle Euskalten eskutik, indarkeriaren kontrako telefono zenbakia aurkezten dugu. 688 655 099 zenbakian WATS Taldeko adituek kirolaren esparruan gertatutako edozein indarkeria kasuri erantzungo diote.
Erabiltzeko modua oso erraza da, Whatsappen bidez 688 655 099 zenbakira mezu bat bidaltzearekin nahiko da. Elkarrizketa osoa zifratuta egongo da, eta kirolan indarkeriaren aurkako telefonoarekin kontaktuan jarriko den pertsonaren pribatutasuna momentu osoan errespetatuko da.


WATS TALDEAK 24 ORDUTAN ERANTZUNGO DU
Indarkeriaren aurkako telefonoa WATS Taldearen eta Euskaltelen esku kontsebituta dago mota ezberdinetako egoera bortitzak argitu ahal izateko. Egoera horien adibide batzuk honako hauek izan daitezke:
- Indarkeria fisiko eta psikologikoa
- Sexu-abusua
- Arrazakeria eta xenofobia
- Berdinen arteko jazarpena
- Matxismoa
- LGTBI-fobia
Beharreko laguntza azaltzen duen mezua ala mezuak bidali ondoren, WATS Taldeak konpromisua hartzen du kasua ikasteko eta gehienez 24 ordutan erantzun bat emateko. WATS Taldeari bidalitako kasua kontuan izanda, aditu batek laguntza eskatu duen pertsonarekin kontaktuan jarriko da jokatzeko modu onena aholkatuz eta kontatutako gertaeraren pribatutasuna bermatuz.
OHIKO ZENBAIT GALDERA
688 655 099 zenbakira deitu ahal dizuet?
Momentuz Whatsappen bidez besterik ezin zarete gurekin kontaktuan jarri.
Gurasook eta entrenatzaileok kontaktuan jar gaitezke zuekin?
Noski baietz! Indarkeriaren aurkako telefonoa kirolaren ekosistema osatzen duten pertsona guztientzat zabalik dago.
Igeriketa, xabalina-jaurtiketa ala gorako-jauzia egiten badut zuekin kontaktuan jar naiteke?
Bai noski! Gure arreta zerbitzua ez du ezberdintasunik egiten kirolaren arabera.
WATS Taldeari buruko informazio gehiago jasotzea gustatuko litzaidake, 688 655 099 zenbakira deitu ahal dizuet?
Uste dugu hobe dela indarkeriaren aurkako telefonoa kasu horietarako mantetzea. Baina gurekin kontaktuan jarri ahal zarete email baten bidez, bertan zure zalantza idatziz, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu!
Edozein motatako kirol indarkeriarekin lagunduko didazue?
Bai. Kirolan ematen diren sei indarkeria kasurentzako arreta eskaintzen dugu: Indarkeria fisiko eta psikologikoa, sexu-abusua, arrazakeria eta xenofobia, berdinen arteko jazarpena, matxismoa eta LGTBI-fobia.
JAR ZAITEZ GUREKIN KONTAKTUAN IKASTETXEENTZAKO PAKETEA LORTZEKO
Ikastetxe batekoa bazara, kirolaren indarkeriaren aurkako telefonoa ezar dezakegu zentroan bertan. Modu horretan, ikastetxeak protokolo bat izango du kirolaren esparruan gerta daitekeen edozein indarkeria edo jazarpen kasu saihesteko, hautemateko eta jokatzeko.
Zerk osatzen du ikastetxeentzako paketea?
- Ikastetxeko zerbitzuaren arduraduna den pertsona baten formakuntza.
- Irakasleria eta/edo AMPA-rako indarkeriaren hautemate eta prebentzioari buruzko formakuntza tailer bat.
- Telefono zenbakia eta erabilera sistema idatzita duten horma-irudi eta pegatinen pakete bat, ikastetxeko gela eta kirol gune guztietan jartzeko.
- Zentroaren egoeraren barne-diagnostiko baten elaborazioa kirolaren indarkeriaren prebentzioari dagokionez.